XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Lurralde-Antolaketa eta Herrilan-Sailaren 1982garreneko Jorrailaren 7ko ERABAKIA, Udal-egitamuketa birraztertzeko eta indarrean dagoen Lur-Jaurpide eta Hiri-Antolaketaren legeari egokitzeko erazko bidea finkatzeko, Abanto eta Zierbenako Udalak egindako eskeari buruz.

Sail honek, gaur, agintze-zatia hemen ematen deneko Erabaki hau hartu du: Abanto eta Zierbena Udalbatzarrak, bertako Guztizko Egitamua bere udalmugartea erabat antolatzeko erazko bide gisa hautatzean datzan egindako aukerari aldezko erizpena ematea.

Erabaki hori arduralaritza-bidean behin-betikoa da eta, horren aurka, arduralaritza-auzipideetara jo aurretik egin beharrezko den arazoa lehengorakako eskea egin daiteke; eske hori, Sail honen aurrean egin beharko da, iragarpen hau argitara dadin egunaren biharamonetik hasi eta hilabeteko epearen barruan.

Epe horrek dirauen artean H12-157/81-P02 zehaztapidetza agirian egongo da, nornahik ikus dezan, Bilboko Poza Lizentziatuaren kaleko 15ean dagoen Hirigintza, Etxebizitza eta Arkitekturako Bizkaiko Lurralde-Ordezkaritzan.

Gasteiz, 1982garreneko Jorrailak 7.

Lurralde-Antolaketa eta Herrilan-Sailburua, XABIER LASAGABASTER ETXARRI.

Lurralde-Antolaketa eta Herrilan-Sailaren 1982garreneko Jorrailaren 19ko ERABAKIA, Guztizko Egitamuaren Aldakuntzarekin, Uritiasolo izeneko 31garren Industriarako Lur-eremuarekiko Hiri-Antolaketarako Zati-Egitamuaren Aldakuntzarekiko zehaztapidetzari buruz.

Sail honek, gaur, agintze-zatia hemen ematen deneko Erabaki hau hartu du: Guztizko Egitamuaren Aldakuntzarekin, Uritiasolo izeneko 31garren Industriarako Lur-eremuarekiko Hiri-Antolaketarako Zati-Egitamuaren Aldakuntza behin-betiko onartzea.

Erabaki hori arduralaritza-bidean behin-betikoa da eta, horren aurka, arduralaritza-auzipideetara jo aurretik egin beharrezko den arazoa lehengoratzeko eskea egin daiteke; eske hori, Sail honen aurrean egin beharko da, iragarpen hau argitara dadin egunaren biharamonetik hasi eta hilabeteko epearen barruan.

Epe horrek dirauen artean (HII - 012/82-P03-A) zehaztapidetza agirian egongo da, nornahik ikus dezan, Gasteizko Independentzia kaleko lehenengoko lehenengoan dagoen Hirigintza, Etxebizitza eta Arkitekturako Arabako Lurralde-Ordezkaritzan.

Gasteiz, 1982garreneko Jorrailak 19.

Lurralde-Antolaketa eta Herrilan-Sailburua, XABIER LASAGABASTER ETXARRI.